
ETXEKO KONTSUMOA
Zenbat elektrizitate kontsumitzen da etxe batean?
Nola banatzen da kontsumo elektrikoa?
Bazenekien gailuak stand-by egoeran mantenduta %10 handitzen dela argindar kontsumoa?
Etxe bateko kontsumo elektrikoa zenbaterainokoa den jakinda, kontsumoa murrizteko zenbait gasko eskura daitezke. Baina nola jakin asko ala gutxi den etxean kontsumitzen den energia-elektriko kopurua?
Etxebizitza bakoitzaren azaleraren araberakoa ere bada kontsumoa, hortaz, hori ere kontutan izan beharko da. Azalera gero eta handiagoa izan, kontsumoa ere altuagoa izango da.
Kontsumo altua
3.000 kWh/urtean
8 kWh/egunean
Kontsumo ertaina
1.500-3.000 kWh/urtean
4-8 kWh/egunean
Kontsumo baxua
-1.500 kWh/urtean
-4 kWh/egunean
AHOLKUAK
Kontsumo orokorraren neurgailua
Elektrizitate-kontsumoa ezagutzeko aukera ematen du; horrela, kostua kontrolatu ahal izango duzu.
Tresna elektrikoen kontsumoa neurtzeko neurgailuak
Gailu bakoitza sare batera entxufatu eta tresna elektrikoa konektatu baino ez da behar, etxetresna bakoitzaren kontsumo maila zein den jakiteko.