PLAKA FOTOVOLTAIKOAK

Eguzkiaren energia elektrizitate bihurtzen duten gailu ez mekanikoak dira.

Eguzki-argia osatuta dago energia partikulak dituzten fotoiez, eta hauek plakekin talka egiten dutenean xurgatu egiten ditu, energia sortzeko.

Zer da plaka bat?

Zelula fotovoltaiko txikien batura da plaka bat

Zelula bakoitzaren tamaina aldakorra bada ere, gutxi gora behera 0.5 eta 4 hazbete arteko zabalera izaten dute.

Energia kopurua altuagoa izan dadin, zelula asko batuz plakak osatzen dira

Ur bonbak, komunikazio sistemak, edo etxe edo negozio oso baten kontsumoa ahalbidetzeko erabil daitezke

PANEL FOTOVOLTAIKO MOTAK

Teknologia fotovoltaikoaren arabera (kristala, pisua, lodiera…) efizientzia maila altuagoa edo baxuagoa dute plakek.

Kristalinoak

Monokristalinoak

Siliziozko (Si) kristal bakarreko sekzioez osatzen dira.

Polikristalinoak

Kristalizatutako partikula txikiez osaturik daudenean.

Amorfoak

Silizioa kristalizatu ez denean.

Legedia

Etxebizitzetan eta enpresetan energia autoekoizteko zeuden trabak kendu zituen Espainiako Gobernuak 2018an, lege-dekretu batekin 2015etik indarrean zegoen ‘Eguzkiaren zerga’ baliogabetuz. 2019ko apirilean autokontsumorako baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen zituen 244/2019 dekretuarekin osatu zuten araudia.

NOLA JARRI?

Azterketa teknikoa

Aurrekontu bat eskatu aurretik, egin azterketa bat, plakak instalatuko dituzun kokalekuaren ezaugarriak jakin, obrarik behar den ala ez ikusi, jarri beharreko plaka motak zehaztu, gutxi gora beherako aurrezpena kalkulatu eta aurrekontu bat prestatzeko.

Instalazioa

Bi aukera dituzu: gai honetan espezializatutako enpresa bat kontratatzea edo zure kabuz jartzea. Panel fotovoltaikoekin batera, beste hainbat tresna jarri beharko dituzu: eguzki-inbertsoreak, karga erregulatzaileak, bateriak, kommutadoreak edota etxerainoko instalazio elektrikoa. Eguzkiak bete-betean denbora luzez ematen duten teilatuak eta elektrizitatearen hornidura-sistema iristen ez den lekuak dira plakak jartzeko lekurik aproposenak.

Tramitazioa

100 kW baino txikiagokoak diren instalazioak dagoeneko ez dira erregistratu behar. Ez da aparteko zergarik ordaindu behar etxebizitza komunitarioetan instalatzeagatik. Gainera, tokian tokiko udal, aldundi eta gobernuek diru-laguntzak eskaintzen dituzte tarteka, plakak ezarri ahal izateko.

Mantenua

Ezinbestekoa dela gerora mantenua egitea, hilabetean behin-edo garbituz. Baldintza meteorologiko gogorrak jasateko gai dira plakak, baina baliteke konponketak egin behar izatea. Enpresa espezializatuek normalean instalazioarekin batera mantenu zerbitzua eskaintzen dute. Zure kabuz egitea erabaki baduzu, ongi informatu mantenua egiteko jarraibideez.

Zenbat balio du Plaka batek?

Instalaziorena da egin beharreko inbertsio nagusiena. Hasierako gastuaren ondoren, gerora mantenu gastuak baditu ere, aurreztu egiten da kasu gehienetan, batik bat elektrizitate eta gas naturalaren kontsumoan.

Ez beti, ordea. Horregatik, kokaleku zehatz batean plakek sortuko duten gutxi gora beherako energia kopurua kalkulatzea komenigarria da, errentagarritasun maila neurtzeko.

Adibidea

Demagun etxebizitza batean kontratatutako potentzia 4.6 kW-koa eta urteko kontsumoa 5.300 kWh-koa dela. Hori horrela izanda, urtean %60-80 aurreztu daiteke fakturan, hau da, 800€ inguru urtean. Inbertsioa, 10 urte inguruan berreskuratu daiteke. Plaka baten biziraupena, berriz, 25 urte baino gehiagokoa da.

Prezioa teknologiaren eta modulu kantitatearen araberakoa da. Metro karratuko 300-400 €-koa da, eta ekoizpena. 10-15 kWh-koa. Azalera gero eta handiagoa izan, bakoitzaren prezioa proportzionalki jaitsi eta ekoizpena igotzen da.