background

KONTSUMITZAILEAREN BULEGO DIGITALA

Image

PIZTU TOLOSALDEA!

Piztu Tolosaldea, eskualdeko egoera eta kultura energetikoaren eraldaketa proposatzen duen eargigitasmoa da

Eraginkortasuna eta ohitura aldaketen bitartez, kontsumoa ahalik eta gehien murriztuz; eta bestetik, ingurugiroa errespetatzen duen energia ekoizpen gaitasuna handitzea suposatzen duen politikak eta ekintzak garatuz.

ZER LORTU NAHI DUGU?

1
Kultura energetiko berri bat zabaltzea herritarren artean.
2
Efizientzia eta aurrezpen energetikoa sustatzea.
3
Energia berriztagarriak sustatzea, erregai fosilekiko menpekotasuna gutxitu dadin.
4
Energiaren kudeaketa lokal eta komunitarioagoa bultzatzea.
5
Mugikortasun jasangarria sustatzea.
6
Tolosaldeko herritarren etorkizun energetikoan eragitea
7
Lurralde antolaketa, hirigintza, etxebizitza, garrio eta industriako tokiko politika publikoak ingurumen eta energia ikuspegi batetik lantzea sustatzea

ETA ZERTARAKO?

Ohiturak aldatuz, erabakiak hartuz, eta zure laguntzari esker, lau esparrutan eragin nahi dugu.

  • Energia kontsumoa jaitsi

    2030. urterako erakunde publikoen energia kontsumoa, %35 jaisteko; eta 2050. urterako jaitsiera %60koa izan dadin.

  • %100 berriztagarria

    Erakunde publikoetan erabiltzen den energia %100 berriztagarria izateko.

  • Eraikin publikoak

    Eraikin publikoetan kontsumitzen den %32 gutxienez energia berriztagarriekin asetzeko, 2030. urterako.

  • Erregai alternatiboak

    Ibilgailu berriek %100 erregai alternatiboak erabiltzeko.

  • Zer da energia berdea?

    Energia iturri berriztagarrietatik lortutako energia da. Energia mota hau jasangarriagoa da, erregai fosilekin alderatuta ez baita kutsakorra. Gainera, gehienak agortezinak dira. Badira %100ean energia mota hau merkaturatzen duten enpresak, ez berriztagarriekiko menpekotasuna murriztuz. Informazio gehiago.

  • Nola aurreztu energia?

    Guztion esku dago, edonork egin lezake etxean nahiz lanean: dela egunerokoan zenbait ohitura aldatzea, ala inbertsioak egitea, batzuk besteak baino handiagoak, etorkizunean energia aurrezteko. Hemen azaltzen ditugu zenbait gako.

  • Zenbat diru gastatu behar dut energia aurrezteko neurriak hartzeko?

    Hartu beharreko neurrien araberakoa da inbertsioa. Batzuk ez dute inbertsio handirik eskatzen: bonbilak aldatzea, etxetresna jasangarriak jartzea, neurgailuak jartzea, ur txorrotak aldatzea… Badira beste batzuk, ordea, diru gehiago eskatzen dutenak: leihoak aldatzea, paretak isolatzea, ur-sistemak aldatzea… Hala ere, azpimarratu behar da inbertsio horiek etorkizunean diru dezente aurreztea ekarriko dutela. Nola aurreztu atalean informazio osagarria topatuko duzu.

  • Zein ezberdintasun dago energia banatzaile eta merkaturatzaileen artean?

    Energiaren fakturan bi enpresa mota hauei ordaintzen zaie. Energia banatzaileak etxeetara energia eramaten duten enpresak dira, hau da, kableak, zenbatzaileak edo hornikuntza sistemak jartzeaz arduratzen direnak. Ezin dira aukeratu, leku bakoitzak esleitua du bere banatzailea. Aldiz, merkaturatzaileak, energia hori saltzeaz arduratzen diren enpresak dira, eta hauek bai, norberak aukeratzen ditu. Energia kontratua bigarren honekin sinatzen da, eta hark bigarren kontratua egiten du, geure izenean, banatzailearekin. Biak ala biak zein diren jakitea ezinbestekoa da faktura ondo ulertzeko.

  • Tolosalderako zein energia iturri dira egokienak?

    Gure eskualdeko energia iturri berriztagarri erabiliena biomasa da. Eremu menditsua da Tolosaldea, eta bertako basoetako egurra lehengai ona da energia lortzeko. Beste zenbait energia motak ere, hazkunde potentziala dute, hala nola, eguzki-energiak, minieolikoak edota hidraulikoak. Tolosaldeko energia datuak ezagutu hemen.

  • Nola sortu energia etxean?

    Plaka fotovoltaikoak jartzea edo biomasa erabiltzen duten berogailu edo galdarak jartzea aukera ona da norberak sortutako energia kontsumitzeko. Horiek dira autokontsumorako ohikoenak. Indibidualak edo komunitarioak ere izan daitezke, hau da, etxebizitza bakar bati eragiten diotenak, edo bizilagun askoko eraikin bati eragin diezaioketenak. Ezagutu aukerak Autokontsumoa atalean.

  • Nola jakin kontratatuta daukadan energia berriztagarria ote den?

    Energia iturri berriztagarrietatik lortutakoa bada, hala adierazi behar du enpresa komertzializatzaileak. Kasu gehienetan, merkaturatzaile konbentzionalek, iturri ez berriztagarrietatik lortutako energiarekin hornitzen dituzte etxeak. Badira berriztagarriekin bakarrik lan egiten duten enpresak. Kasu horietan, energia banatzeaz arduratzen den enpresari exijituko diote energia mota hau hornitzea, eta hori horrela dela egiaztatzeaz arduratzen dira.

Argitu zure zalantzak

Harremanetan
jarri