
INBERTSIO HANDIAK
Inbertitu, etorkizunean aurrezteko.
-
BEROKUNTZA
Egokitu etxeetako Isolamendu termikoa
%30 eta %40 artean aurrez daiteke. Horrela, energia gutxiago beharko da gelak berotu edo hozteko, eta fakturan aurreztuko da. Kondentsazio arriskuak ere gutxitzen dira. Kanpoko itxitura opakoen eta kristalezko itxituren kalitatearen araberakoa da.
Fatxadak
Hormetan isolatzaile termikoa jarri: kanpoan, barruan edo injektatuta.
Estaldurak
Habeak edo arrastrelak isolatu edo teilak isolatzaile termikoari pegatu
Zoru eta sabaiak
Isolatzaile termikoa jarri kanpoko tenperaturekin kontaktuan dauden eremuak.
Eremu komunak
Eskailera, igogailu eta eskailera-buruetan isolamendu termikoa jarri.
Leihoak
Punturik ahulena dira, bertatik ematen da galerarik handiena. PVC, poliuretano edo egurra erabiltzea gomendatzen da, isolatzaile gisa; beira bikoitza jartzeak ere laguntzen du.
Beira bikoitza
Transmisio-faktore termikoa 1,40 W/m2 edo txikiagoa izatea da onena. Tenperatura ezberdinetan dauden bi giro banatzen dituzten elementuetatik pasatzen den bero fluxua da: gero eta zenbaki txikiagoa izan, hobe.
Laguntzak
Etxebizitzak Birgaitzeko Aldirako RENOVE Plana
Etxebizitza eta eraikinetako energia-eraginkortasuna areagotzeko helburua duen Etxebide, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren plana da. Laguntza-programak garatzen ditu horretarako. Informazio gehiago
PAREER Programa
Espainiako Gobernuaren IDAE Institutuak, Etxebizitzak birgaitzeko ematen dituen diru-laguntzak dira. Informazio gehiago
-
URA
Ur beroaren sistemak
Bi sistema mota daude: berehalakoa eta metatzekoa. Berehalakoek txorrota irekitzen dugunean berotzen dute ura, galdara une horretan piztu eta itzaliz. Horrek kontsumoa handitzen du. Metatzekoak eraginkorragoak dira, ur beroa gordez kontsumoa zentralizatzen duelako eta galdara ez delako behin eta berriro piztu eta itzaltzen.
-
GARRAIOA
Auto elektriko edo hibridoak
Erabilera oso hedatua ez dagoen arren, gero eta gehiago erabiltzen den garraio mota da; etorkizunera begira hazkunde handia aurreikusten da, gainera. Kostua altua da, eta badira kontutan hartu beharreko zenbait gauza.
5.000 eta 13.000 euro arteko kostua
Hori da gama arrunteko auto elektriko baten balioa, bataz beste. Horri, bateriaren kostua gehitu behar zaio, beste 1.500-2.000. Etxean kargagailua ere instalatu behar da, gehienez 1.000 euroko kostua gehituz.
150 eta 200 kilometro arteko autonomia
Hiri barruan ibiltzeko aproposak dira. Hala ere, 400 kilometrora arteko autonomia duten modeloak sortzen hasi dira.
Diesel edo gasolina baino gastu txikiagoa
Erdia baino gutxiago gastatzen da, nahiz eta aldakorra izan daitekeen, bateriaren tamainaren edo kontratatutako elektrizitate tarifaren arabera. 300 kilometrorako bateria kargatzeak 2 euroko kostua du gutxi gora behera; dieselaren kasuan 5-6 euro ordaindu behar dira;
gasolinarentzat, berriz, 7-8.
Mantenua, merkeagoa
Auto elektriko baten mantenua, erregai bidezko auto baten mantenua baino %25 merkeagoa dela kalkulatzen da.
Zerga gutxiago
Hiri eta herrialde hainbatetan, deskontuak aplikatzen dituzte, ibilgailuen zergetan, aparkalekuetan, edo karga puntuetan.