Sign up with Email

Already have an account? Login


background

FAKTURA ULERTZEKO GAKOAK

Zer egin dezaket argindarraren faktura ondo ulertzeko?

Bazenekien Kontsumitzaileen %11k baino ez du ulertzen argiaren faktura osoa?

1 - KONTRATUA

Merkatu librekoa ala arautako merkatukoa da kontratatuta daukazun argindarra?

Jende askok ez daki galdera horri erantzuna ematen. Merkatu librekoa bada, konpainia bakoitzak bere tarifa propioak sor ditzake; aldiz, erregulatua bada –PVPC faktura delakoa–, konpainia guztiek modu berean egituratzen dute faktura, gobernuak ezartzen baitizkie mugak. Prezioa uneoro aldatuz doa, eskaintza eta eskariaren arabera. Kontratatuta daukazuna zein motatakoa den jakiteko, begiratu konpainiaren izena.

Kasu! Izen antzekoak dituzten arren, ez dira gauza bera.

2 - NORI ORDAINTZEN DIOZU?

Argindarraren faktura bi enpresari ordaintzen zaie: banatzaileari eta komertzializatzaileari.

Bakoitzari ordaintzen zaionaren inguruko xehetasunak jakitea garrantzitsua da.

3 - ZER ORDAINTZEN DUGU?

Fakturaren balioa bi kontzepturen araberakoa da: alde batetik, kontratatutako tarifaren potentzia –kontratatutako kW bakoitzeko ordaintzen da–; eta bestetik, fakturazio aldian kontsumitutako energia kopurua.

Elektrizitatearen gaineko zerga, kontagailuen alokairua eta BEZaren kostua gehitu behar zaio fakturaren kopuru totala ezagutzeko

4 - KONTSUMO EPEALDIA

Hilabete bateko edo biko iraupena du fakturaren epealdiak merkatu libreko fakturen kasuan. Aldiz, araututako merkatukoa bada, epealdia hilabetekoa izaten da.

5 - HORNIKUNTZA KONTRATUAREN ERREFERENTZIA

Hornitzailearekin harremanetan jartzerakoan identifikatzeko beharrezkoa zaigun datua da.

Bada beste datu bat, CUPS deiturikoa, zure instalazioa identifikatzen duena eta komertzializatzailea aldatu arren, mantendu egiten dena. Hau batzuetan erabilgarriagoa izaten da.

6 - SARBIDE-TARIFA EDO BIDESARIA

Energiaren garraio eta banaketa sarea mantentzeko gobernuak ezarritako bidesari bat da. Kontratatutako potentziaren (2.0 tarifa da, 10 kW-tik beherakoentzat) eta ordutegiaren balizko bereizketaren araberakoa da.

7 - NOLA KALKULATU BEHAR DUDAN POTENTZIA?

Kontsumitu ez arren, etxera energiaren hornidura sistema iristeagatik ordaindu behar da; hortaz, gastu finkoa da. Gero eta potentzia altuagoa kontratatu, are eta gehiago ordaintzen da fakturan. Etxearen edo negozioaren tamainaren araberakoa da, baita une berean erabili beharreko gailu elektrikoen kopuruaren araberakoa ere.

Etxe gehienek 3.3 eta 4.6 kW artekoa izaten dute. 3tik beherakoentzat, Bonu Soziala eskatu daiteke, eta 10 kW-tik gorakoek ezin dute PVPC merkatu arautuko kontraturik izan. Hauxe kalkulatzeko formula:

Potentzia = Kontratatutako kW kopurua * kW bakoitzeko prezioa * fakturaren egun kopurua

Adibidea: 3,45 kW * 0,1226 €/kW * 62 egun = 26,22 €

8 - NOLA KALKULATU ARGINDARRAREN KONTSUMOA?

Fakturaren epealdian kontsumitutako energia kopuruagatik ordaintzen dena da.

Kontsumoa aldagarria da kontratuaren arabera, sarbide-tarifak ezberdinak baitira batetik bestera. kWh bakoitzaren prezioa eta kontsumitutako energiaren araberakoa da azken prezioa. Merkatu libreko fakturen kasuan, kontzeptu bakarreko prezioa jarri ohi dute normalean. Kontsumitutako energia = Kontsumitutako kWh kopurua * kWh baten prezioa Adibidea: 289 kWh * 0,1343 €/kWh = 38,81 €

9 - NOLA KALKULATU ARGINDAR KONTSUMOAREN TARIFA MOTA?

Garrantzitsua da kontsumoaren zenbatekoaz gain, noiz kontsumitzen dugun jakitea.

Lagungarria baita tarifa bat ala bestea aukeratzen laguntzeko. Hiru mota daude: Normala: prezio bakarra du eguneko 24 orduetarako eta urteko 365 egunetarako. Eguneko gastua modu erregularrean egiten dutenentzat aproposa. Ordutegiaren bereizketa: prezio garestiagoa du puntako orduetan, eta txikiagoa normaletan. Elektrizitate gehien noiz kontsumitzen duten dakitenentzat egokia. Hiru zatitakoa: prezio ezberdinak ditu asteko egunaren eta orduaren arabera; puntako orduak, normalak eta aktibitate gutxikoak bereizten ditu, prezioa handitik txikira ezarriz.

10 - NOLA KALKULATU ENERGIAREN GAINERKO ZERGA?

Hornidura elektrikoa duten pertsona guztiek ordaindu beharreko zerga

Kontsumoak zerikusirik ez duena. Kontratatutako potentziari eta kontsumitutako energiari aplikatzen zaio. Une honetan %5,113-koa da.
Energiaren Gaineko Zerga = %5,113 * Potentzia * Kontsumoa Adibidea: 0,05113 * (26,22€ + 38,81€) = 3,32€

11 - KONTAGAILUEN ALOKAIRUA

Kontagailua norberarena ez denei bakarrik aplikatzen zaie

Administrazioak arautua du prezio horien muga. Kontagailu digitalen alokairua 0,8 €/h ingurukoa da. Fakturazioaren epealdiko egun kopurua alokairuaren prezioarekin biderkatuz lortzen da ordaindu beharreko kopurua.

12 - BEZA

Fakturaren azken prezioari %21eko BEZa aplikatzen zaio.

Potentzia + Kontsumoa + Energiaren Gaineko Zerga + Kontagailuen alokairua * %21 Adibidea: (26,22 € + 38,81 € + 3,32 € + 0,80 €) * 0,21= 14,52 €