Energiaren Superheroien I. Topaketa, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko 

22 January, 2020 IZPI

Kontzientziazio lanketa berezia egin dugu aurten, gaztetxoekin, Tolosaldea Garatzeneko Energia sailetik. Martxoan “Energiaren superheroia izateko gida” kanpaina jarri genuen martxan, energia aurrezteko erronkak proposatuz. Ekintza horien artean zeuden, hala nola, gailu elektrikoak itzaltzea, oinez edo bizikletaz mugitzea, edota ur txorrota ixtea. Haurrek banan-banan osatu behar izan zituzten energiaren superheroi bihurtzeko.

Arrakasta izan du kanpainak: eskualdeko herri guztietako ikasleei banatu zitzaien liburuxka, eta segituen agortu zituzten IZPI superheroiaren lehen 300 kapa eta antifazak, gehiago eskatu behar izatera behartuz. Etxeko txikienen konpromiso maila balioan jarri nahi dugu, eta egindako ahaleginagatik zoriondu.

Aipatu, oraindik superheroi egiteko aukera dagoela, eta gida lortu ez duenak, bertsio digitala eskura izango duela https://www.tolosaldeagaratzen.eus/ webgunean.

Ospakizun eguna

Bada, kanpainaren itxiera modura, eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Energiaren Superheroien I. Topaketa antolatu dugu, Intujairen laguntzarekin. Nazioarteko Eguna hilaren 5ean opatzen bada ere, topaketa ekainaren 7an izango da, Tolosako Zumardi Handian. Hauxe da egitaraua:

Energiaren Superheroien I. Topaketa
Ekainak 7, ostirala, Tolosako Zumardi Handia.

17:30. Superheroien ginkana eta jolasak, Intujairen eskutik.
18:30. Superheroien merendola eta argazkia
19:00. Ekitaldiaren amaiera

*Oharra: eguraldi txarra eginez gero, bertan behera geldituko da.

Zatoz IZPIren kapa eta antifazarekin, zure zain izango gara!


More recent stories

Image
May 25th 2016
A day in the life of a professional fitness blogger
Read More
Image
May 25th 2016
Small businesses that expertly leverage their online followings
Read More
Image
May 25th 2016
Designing efficiently in the age of distraction
Read More