Sign up with Email

Already have an account? Login


ITSAS ENERGIA.

Itsasoak energia-potentzial handia du olatu, marea eta korronteetan, baita ur-azaleko eta hondoaren arteko tenperatura aldaketetan. Hori dela eta, itsasotik energia lortzeko hainbat modu daude, ezaugarri oso ezberdinekoak guztiak.

Image

Olatuen edo uhinen energia

Mareen eta korronteen energia

Energia termiko ozeanikoa

OLATUEN EDO UHINEN ENERGIA

Haizearen eraginez sortzen diren olatuen mugimenduek sortutako energia da. Horretarako, indarra, altuera aldaketa ea presio aldaketa erabiltzen dira.

Pelamis

Altzairuzko egitura flotagarri bat da, zati bat ur azpian duena. Urpeko kable baten bidez garraiatzen da energia. Olatuen mugimenduaren ondorioz, gainazaleko bisagrak mugitu eta olioa ponpatzen hasten dira, sistema hidraulikoa abiaraziz. Sorgailu bati konektatuta dago motor hidraulikoa, eta horrek mugimendua elektrizitate bihurtzen du. 250 Kw-ko energia sor dezakete.

Arkimedesen efektua

Ur gainazaletik 40 eta 100 metroko sakoneran dauden zilindroak dira. Mugimenduarekin ur zutabeek gora eta behera egiten dute, presio aldaketak sortuz. Aldaketa horiekin airea konprimatzen da, eta askatzean motorea martxan jartzen da. 1,2 MW lor daiteke metodo honekin.

Urtegi betearazle sistema

Itsas hondoan finkatutako urtegi efektua egiten duen mekanismoa da. Olatuak bertatik igarotzean, turbina bat mugiarazten dute, elektrizitatea sortuz. 110 kW-ko potentzia lor daiteke.

Puntu xurgatzailea

Ur gainazaleako buia bat da, ondoan finkatuta dagoena. Barneko zilindro hidraulikoak likido bat konprimatzen du, eta hori egitean, elektrizitatea sortzen duen sorgailu bat jartzen du martxan.

MAREEN ETA KORRONTEEN ENERGIA

Haizearen eraginez sortzen diren olatuen mugimenduek sortutako energia da. Horretarako, indarra, altuera aldaketa ea presio aldaketa erabiltzen dira.

Korronte bidezko sorgailua

Tidal Stream Generatos delako teknologiak, mugimenduan dagoen uraren energia zinetikoa aprobetxatuz, turbinak abiarazi eta elektrizitatea sortzen du.

Mareen urtegia

Itsasgora eta itsasbeheraren arteko mugimendua baliatzen duten horma edo dikeak dira. Estuario baten zabalera oso hartzen dute. Itsasgoran, urak dikea zeharkatzen duenean turginetatik igarota energia sortzen du. Ondoren, ateak ixten dira, eta itsasbehera amaitzean, uhateak zabaldu eta ura itsasora bideratzean berriro ere, turbinatik zeharkatzean energia sortzen da.

1

Dikea

2

Turbina

3

Estuarioa

4

Itsasoa

ENERGIA TERMIKO OZEANIKOA

Itsasoko gainazalaren eta hondoaren arteko tenperatura aldeak eragindako energia da. Sakonera handiko eta eguzkiaren eragin handia duten lekuetan aplika daiteke. Itsas azaletik hartzen den ura bero-iturri moduan erabiltzen da, eta hondokoa hozteko. Ur beroa lurruntzean, turbina bat abiarazten da, elektrizitatea sortuz. Gero hoztu egiten da, prozesua berriz hasteko.

1

Biltegia

2

Energia garraiatzailea

3

Ainguralekua

4

Ur tenperatura altua

5

Ur tenperatura baxua

6

Itsas gaineko plataforma

Bazenekien itsasotik beste berriztagarrietatik adina energia lor daitekeela?

Zeinbat ikerketen arabera, gainerako energia berriztagarriekin sortzen den adina energia lor daiteke, ozeano batean itsas-energia mota guztiak ondo aprobetxatuko balira.

EKOIZPENA EUSKAL HERRIAN

Euskal Herrian itsas-energia bideragarriena, olatu-energiaren ustiapena da, ez baitago gainerakoak garatzeko adina lekurik. Hala ere, munduan aitzindari izan diren bi egitasmo daude:

Mutrikuko kaia

Olatu-energia aprobetxatzeko planta eraiki zuten, kaia babesteko dikea eraikitzear zeudenean. Gisa honetako lehena izan zen mundu osoan. 300kW-ko potentzia sor dezaketen 16 turbosorgailu ditu. Urtean 970 mW/h sortzeko gai da.

Armintza - BIMEP

Biscay Marine Energy Plataform delakoa, Bizkaiko Armintzako kostaldean olatu bihurgailuz osatutako azpiegitura da, Kantauri isurialdeko olatu eta haizearen indarra aprobetxatzen dituena. 20 mW sortzeko ahalmena du.

ABANTAILAK

  • Munduko energia iturri aberatsenetako bat da kantitateari dagokionez
  • Beste erregai fosil batzuekin alderatuta, merkeagoa da.
  • Moldakortasuna: transformatu egin daiteke, likido edo gas bihurtuz.

DESABANTAILAK

  • Karbono dioxidoaren isurketa iturri handienetakoa da
  • Aireko kontsumoaren arrazoi nagusia.
  • Osasunerako kaltegarria, batik bat, arnasketa arazoak dituztenentzat.

Ibaietatik eta ibilguetatik energia lor daiteke sistema ezberdinen bidez. Ezagutu energia hidroelektrikoa.