ENERGIA HIDROELEKTRIKOA.

Image

ENERGIA HIDROELEKTRIKOA.

Uraren mugimenduaren indarrak sortutako energia elektrikoa da. Ur-lasterren abiadura edo altuera ezberdintasunek sortutako potentzia erabiltzen da energia sortzeko.

Image

NOLA SORTZEN DA?

Urtegi bateko ura altuera handitik jausten denean, turbinak abiarazten ditu; mungimendu horrek eragiten du energia.

1

Urtegia

2

Presa

3

Lerro elektrikoa

4

Transformatzailea

5

Sorgailu elektrikoa

6

Hoditeria

7

Turbina

8

Hustubidea

Zentral-mini hidraulikoek ez dute urtegi baten beharrik, eta ondorioz, sortzen duten inpaktua txikiagoa da, baina ez gutxiago ekoizten dute. Bi motatakoak dira minizentralak:

Ur-lasterrekoak:

Ura ibaiaren ibilgutik hartu eta beste toki batetik berriro isurtzen da. Bitarte horretan abiaduraren indarra aprobetxatzen da.

Presa-oinekoak:

Ura presa batean biltegiratu, eta askatzerako orduan, uraren erorketaren indarraren bidez sortzen da energia.

EKOIZPENA

%88 Tolosaldean ekoizten den energiaren ehunekoa, 1.898 TPB urtean.

Zentral hidroelektrikoak Tolosaldean eta ekoiztutako energia kWh-tan (2014ko datua)

3K

Alkiza

6,6K

Anoeta

8,3M

Berastegi

2,9M

Elduain

1,8M

Ikaztegieta

2,5M

Irura

1,1M

Lizartza

5K

Tolosa

3,8M

Villabona

Ekoizle handienak (2018) - TWh urteko

Txina 1.194
Kanada 403
Brasil 401
AEB 322
Errusia 178,9

Bazenekien zentral hidroelektriko bat dela elektrizitate gehien sortzen duena?

Brasil eta Paraguairena den Itaipu Zentral Hidroelektrikoa da munduan elektrizitate gehien ekoizten duen zentrala. 103 TWh sortu zituen 2017an.

KONTSUMOA

%16

Mundu mailako elektrizitate kontsumoaren %16,6 zentral hidroelektrikoek sortutakoa izan zen 2018an.

%5

Tolosaldean kontsumitutako energia elektrikoaren %5 da hidraulikoa

Kontsumitzaile nagusiak 2019an, milioi TPB-tan

ABANTAILAK

  • Ez du kutsadurarik sortzen.
  • Metatutako ura nekazaritzarako eta kontsumorako erabil daiteke.
  • Ustiapenik ez: hartzen duen ura, egoera berean itzultzen du.

DESABANTAILAK

  • Urtegien inpaktu handia.
  • Irregulartasuna, urtaro edo klimaren arabera.
  • Zentral txikiak ibaien emariaren araberakoak dira.
  • Sortu ahala kontsumitu egin behar da.

Itsasoko olatuak, mareen eragina eta tenperatura aldaketak ere baliatu daitezke energia lortzeko. Jakin gehiago Itsas energiaz.