BIOMASA.
Biomasa naturala
Naturan berez azaltzen dena da, gizakiaren parte-hartzerik gabe. Adibidez, zuhaitzetako hostoen erorketa, zuhaitzetako adarrak.
Hondar-biomasa
Nekazaritza ekintzetan sortzen diren hondakinetatik: animaliak, kimaketa edo egurraren tratamendu prozesuak (papera egitea, zerratokiak…).
Kultibo energetikoa
Bioerregaien ekoizpenera zuzendutakoak.
NOLA SORTZEN DA?
Biomasak eguzkiaren energia xurgatzen du fotosintesiaren bidez, eta erretzean, energia kimiko hori berotasun modura kanporatzen du.
USTIAKETA
Prozesu kimikoak
Landare-olioen, animalien gantzaren eta metanolaren nahasketarekin biodiesela lortzeko erabiltzen dira gehienbat. Glizerina ere sor daiteke horrela.
Digestio anaerobikoa
Bakterio anaerobikoen hartziduraren bidez, biogasa sor daiteke, metano kantitate altuari esker. Zabortegietan modu naturalean sortzen da, hiri-hondakin solidoetatik abiatuta. Modu kontrolatuan ere egin daiteke, edukiontzi handietan materia organiko askoko hondakinak erabiliz, adibidez, simaurra.
Hartzidura alkoholikoa
Mikroorganismoak azukre hartzigarriak dituzten produktuekin (artoa, garagarra, azukre-kanabera…) nahastean lortzen da. Bioetanola sortzen da horrela.
Gasifikazioa
Mikroorganismoen eta bakterioen hartziduraren bidez, erregai gaseoso bihurtzen da, elektrizitatea eta beroa lortzeko.
Pirolisia
Biomasaren deskonposizio termala.
EKOIZLE NAGUSIAK
Europa da Biomasa energia iturri gisa gehien erabiltzen duen kontinentea. Munduko 10 planta handienen artean, zazpi Finlandiakoak dira. Handiena, ordea, Ingalaterran dago. Polonia eta Estatu Batuetan daude beste biak.
Euskadin biomasa da gehien erabiltzen den energia-iturri berriztagarria.
Ekoizpena Tolosaldean.
2,5 Kg egur = 1l. gasoil
Erabilera
Elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen da gehienbat.
Txondorretan, egur-ikatza egiteko
Aire beroa
Ur beroa
Biogasa
Bioerregaiak (biodiesela, bioetanola…)
Bazenekien 550 gigatona karbono daudela lur planetako biomasan?
Biomasa horren guztiaren %82 landareei dagokie; animaliak %5a dira, eta horien barruan sartzen dira gizakiak, biomasa kopuru osoaren %0,01.
KONTSUMOAREN
BILAKAERA
Euskadiko azaleraren osotik ehuneko hau da baso-sektorea. Guztira, 400.000 hektarea baso.
%55
Tolosaldean Erabiltzen den energia totalaren %0,3a bakarrik dator Biomasatik.
ABANTAILAK
- Bioetanolak ez du sufredun hondakinik sortzen, ezta nitrogenodun konposaturik ere.
- Erregai fosilak baino ugariagoa da. Gainera, ez dago lurra zulatu beharrik, gainazalean baitago.
DESABANTAILAK
- Zuhaitz mozketa egur gehiago lortzeko.
- Erretzean sustantzia toxikoen sorrera. 900ºtik behera errez edo filtro berezi batzuk erabiliz ekidin daiteke hori.
- Lursail batzuk egurraren ustiapenerako erabiltzen dira, elikadurak sortzeko erabili beharrean, eta elikadura-desorekak sortzen dira.
Tolosaldean, energia iturri berriztagarrien artean erabilienetakoa da biomasa. Badakizu zeintzuk diren beste
energia iturriak?