ENERGIA NUKLEARRA.

Image

ENERGIA NUKLEARRA.

Hainbat elementu kimikoren isotopoen erreakzio nuklearren ondorioz askatzen den energia da. Erreakzio horiek sortzeko gehien erabiltzen diren elementuak uranioa edo plutonioa dira, nagusiki.

Image

Uranioa

Aktanidoen taldeko elementu kimikoa da, 92 zenbaki atomikoa duena. U-235 isotopoa da erreaktore nuklearretan erabiltzen den erregai nagusia, baina uranio naturalaren %0,711 da bakarrik. Uranio naturaletik lortzen da Plutonioa, hori ere zentral nuklearretan erabilia.

Uranio ekoizle handienak (2017ko datua)

Kazakhstan
%39

23.390 T

Kanada
%22

13.116 T

Australia
%10

5.882 T

Namibia
%7

4.224 T

Niger
%6

3.449 T

Errusia
%5

2.917 T

Uzbekistan
%4

2.404 T

Txina
%3

1.885 T

AEB
%1,5

940 T

Ukrainia
%1

550 T

NOLA SORTZEN DA?

Energia atomoen erdigunean dago, neutroiak eta protoiak batuta baitaude, eta bi modutara askatu daiteke:

Fusio nuklearra

Bi nukleo edo gehiago batuz nukleo astunago bat sortzen duen prozesua da. Ikerketa-fasean dago oraindik.

Fisio nuklearra

Atomo baten nukleoa zati txikiagotan zatitzen duen prozesua da.

NON ETA NOLA
USTIATZEN DA?

Erreaktore nuklearretan sortu eta kontrolatzen dira material fisionagarrien erreakzioak, baita horietan sortzen den energia mantendu ere.

Zenbat erreaktore nuklear daude munduan?

(2019ko datua)

415

martxan

27

pausan

186

itxita

46

eraikitzen

93

obrak geldirik
AEB
Frantzia
Txina
Japonia
Errusia

...

Alemania
Belgika
Espainia

EKOIZPENA

2,563 TWh

2018ko ekoizpena mundu mailan

EKOIZLE NAGUSIAK

AEB eta Frantziaren artean, elektrizitate nuklearraren %70 sortu zuten 2018an.

AEB
Frantzia
Errusia
Hego Korea

30,3 urte

Erreaktore baten bataz besteko bizi itxaropena

Lemoizen (Bizkaia) zentral nuklearra eraiki zuten 1972. urtean. Proiektu handiago baten parte zen, eta ondoren, Ispaster eta Deban ere eraiki behar zituzten. Gatazka ugari eragin zituen. Azkenean inoiz ez zen martxan jarri, eta 1984. urtean bertan behera geratu zen.

ERABILERA

Energia nuklearra elektrizitatea sortzeko erabiltzen da, batik bat. Munduko energia elektrikoaren %15 zentral nuklearretan sortzen da. Espainiaren kasuan %20ra igotzen da zifra. Baditu beste erabilera batzuk:

1

Elektrizitatea

2

Medikuntzarako: radiofarmakoak, gammagrafia, radioterapia…

3

Meatzaritzan, zundaketarako

4

Arma nuklearrak (lehergailuak)

5

Kosmologian, meteoritoen erradiaktibitatea neurtzeko

6

Pila nuklearrak, espazioko satelite eta zundatzaileak aktibatzeko

7

Nekazaritzan, izurriteak kontrolatzeko

8

Hidrologian

Bazenekien 300 urtera arteko biziraupena dutela hondakin erradiaktiboek?

Zentral nuklearretako hondakin erradiaktiboak 60 eta 300 urte bitartean mantendu behar dira kontrolpean.

KONTSUMOAREN
BILAKAERA

13.511,2 Milioi TPB

2017. urtean kontsumitutako energia nuklear kopurua

ABANTAILAK

  • Eremu txiki batean, energia kantitate handia lortzen da.
  • Erregai fosilekiko menpekotasuna gutxitzen du.
  • Ez du CO2 isurketarik sortzen.

DESABANTAILAK

  • Oso arriskutsua da.
  • Hondakin erradioaktiboak luzaroan geratzen dira aktibo eta oso kaltegarriak dira.
  • Giza faktorearen menpe dago neurri handi batean.
  • Zentral nuklearrek bizi itxaropen urria dute.
  • Erabilera militar okerra: arma nuklearrak sortzeko erabili ohi da.

Iturri ez berriztagarrien artean energia gehien sortzen duena da, baina arriskutsuena. Ezagutu ez berriztagarrien ezaugarriak.