1 Energia berdea - Etorkizuneko energia | Tolosaldea Garatzen
Sign up with Email

Already have an account? Login


ENERGIA BERDEA

Berdea aukeratu ere egiten da.

%100 berriztagarriak diren iturrietatik lortutako energia da, eta hornitzaileak behartuta daude hala den kasuetan modu egokian adieraztera.

%13,3

EAEko energia berriztagarrien kuota, 2017an, energiaren azken kontsumo gordinean

NOLA KONTRATATU?

Energia bi enpresari ordaintzen zaie: banatzaileari eta merkaturatzaileari. Badira energia guztiz berriztagarria merkaturatzen duten enpresak.

Enpresa merkaturatzaile edo komertzializatzaileak iturri berriztagarrietatik lortutako energia eskatzen dio banatzaileari, eta horrela, ziurtatzen da kontsumitzen ari garen energia hori jasangarriagoa dela.

GoiEner subiranotasun energetikoa berreskuratzeko lan egiten duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba euskalduna da. Elektrizitate berdea merkaturatuz lorturiko etekinak kooperatibara itzuli, eta bazkideek erabakitako proiektuetan inbertitzeko erabiltzen dira.

Energia fosilen eta kutsatzaileen ekoizleei ordaintzeari utzi, eta merkatuan energia berriztagarrien eskaera handitzea da helburuetako bat, kontsumoa arduratsuagoa izan dadin. Tarifak eta potentziak egokitzen aholkatzen dute ere bai.

Beste kasu batzuk

Zencer

Energia berriztagarriak sustatzen dituen Andaluziako kooperatiba garrantzitsuena da. 2011. urtean sortua.

Som EnergĂ­a

2010. urtean sortu zen Gironan, eta gisa honetako kooperatibak sustatzen jardun du harrezkero beste hainbat txokotan.

Solabria

Kantabrian eratu zen, 2013. urtean.