BIOMASA AUTOEKOIZIA

Basoetako nahiz zerrategietako materia organikoa aprobetxatuz energia sor daiteke. Nola?

Egurra da energia lortzeko erabiliena, baina badira material gehiago ere: eroritako enbor eta hostoak, peletak, ezpalak, zerrautsa, fruitu lehorren oskolak, azeitunen hezurrak…

Energia termikoa sortzeko erabiltzen da, hau da, etxeak edo ura berotzeko. Horretarako, tximinia arrunta edo biomasa aprobetxatzen duten galdara bereziak behar dira. Biomasa erre ondoren gelditzen den errautsa, ondoren, ongarro modura erabil daiteke baratzeetan.

Elektrizitatea ere lor daiteke, baina hori industrian egin daiteke soilik, instalazio handiak eskatzen baititu. Erretako biomasa, bapore bihurtu, turbina bat abiarazi, eta mugimendu hori elektrizitate sortzen du generadore batek.

background

Basoetan dugu irtenbidea

Legedia

2017. urtean, konbustio ertaineko biomasa eta biogas instalakuntzen emisioak kontrolatzeko Errege Dekretua onartu zuen Espainiako Gobernuak. Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudiak ere biomasan oinarritutako instalazioak jartzea mugatzen du.

NOLA INTEGRATU ETXEAN?

Tximinia

Etxean tximinia izanez gero, biomasa errez lor daiteke beroa. Kasu horretan, egurra lortzeaz gain, (0,15-0,19 €/kg) tximiniaren mantenu eta garbiketarena da kostu bakarra. Urtean behin egitea gomendatzen da, suteak ekiditeko. Erretzen den egurra lehorra izateak ere asko laguntzen du horretan. Tximinia, berriz, bihurgunerik gabea izatea da gomendagarriena.

Errentagarritasuna

Tximinia bat eraikitzeak 1.600 euro arteko inbertsioa eskatzen du; aurrez kearen irteera sistemarik ez badago, hala ere, 4.000 eurora igo daiteke. Badira beste tximinia mota batzuk ere: gasezkoak (5.000€ ggb.), bioetanol tximinia (1.000€ ggb.), elektrikoa (500€ ggb)...

Berogailua

Tximiniekin alderatuta, estufak ez dira higiezinak, elementu independenteak baizik. Funtzionamendua, ordea, antzekoa da. Espazioak berotzeko ahalmena dute, hortaz, espazioaren neurriek baldintzatuko dute berogailuaren tamaina.

Errentagarritasuna

Instalazioa merkeagoa da, 500€ inguru. Horri estufa beraren balioa gehitu behar zaio, eta hori aldakorra izan daiteke, potentziaren edo materialen arabera. 40m2-ko gela baterako, 150€ko berogailu bat aski izango da; 80m2 arte, berriz, 230€ ordaindu beharko dira gutxi gora behera; 100m2-tik gora, 300€-ren bueltan ibiliko da prezioa. Materialari dagokionez, burdinurtu sutegiek 2.800€ra arteko balioa dute; altzairuzkoak, aldiz, 1.600€ artekoak.

Biomasa galdara

Erregai begetala erabiltzen duten galdarak dira, ondoren sortutako energia berogailurako (normalean zoru erradiatzailerako) edo ur sistema berozeko erabil daiteke. 12 kWko potentzia duen galdara nahikoa izango da 100 m2 arteko espazio bat berotzeko. Hala ere, eraikinaren aislamentuak eragin zuzena du.

Errentagarritasuna

1.500€ko kostua du galdara baten instalakuntza arrunt batek, eta ke irteera sistemarik ez badago lehenagotik, beste 2.000€ erantsi behar zaizkio prezioari. 120m2-ko espazio baterako galdara baten prezioa, berriz, 2.600€ ingurukoa da. Mantenuaren kostua 100 eta 200 euro artekoa da.

Tolosaldean, energia iturri berriztagarrien artean erabilienetakoa da biomasa. Badakizu zeintzuk diren beste energia iturriak?